89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2. eta 3. Aurrekontu-aldaketak 2021eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Udal honek, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 2. eta 3. aldaketak onetsi zituen 2021eko ekitaldirako luzatutako 2020ko aurrekontuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ablitasen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2105630