87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2021ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2021ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2021ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 15ean, 2021ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

UDALA

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua: 85.194,29 euro.

V. kapitulua: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 85.204,29 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 81.660,79 euro.

II. kapitulua: 3.513,50 euro.

III. kapitulua: 30,00 euro.

Gastuak, guztira: 85.204,29 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2021ko apirilaren 8an.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2105652