87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2021eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2021eko martxoaren 30ean.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2105240