87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal honetako Osoko Bilkurari dagokio bake epaile titular eta ordezko izendatzeko pertsonak hautatzea, bat etorriz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 4. eta 5.1 artikuluetan xedatuarekin.

Hamabost egun balioduneko epea ematen zaie interesaturik egonik legezko baldintzak betetzen dituztenei, eskaera egin diezaioten Alkatetza honi idazki baten bidez.

Udal honetako Idazkaritzan espedientea aztertzen ahal da eta nahi den informazioa eskatu baldintzei, karguaren iraupenari, ordainsariei eta abarrei dagokienez.

Inork ez badu eskaerarik aurkezten, Udalbatzaren Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, eta barrutiko Lehen Auzialdiko Epaitegiari emanen dio erabakiaren berri.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Villatuertan, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2105238