87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2021eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dauden diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar bitarteko direla.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Legearen bidez aldatua).

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Ablitasen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2105636