87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2021eko martxoaren 29ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea, aintzat harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 27/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluen aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak eraginda.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin.

Epe hori iraganda, inork ez badu alegaziorik aurkeztu, behin betikotzat hartuko da 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta ikusgai egonen da Valtierrako Udalaren egoitza elektronikoan.

Valtierran, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2105271