87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean, eta harekin ireki zen epea jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita Udalaren iragarki-taulan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik, inork ez du egin alegaziorik edo erreklamaziorik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo behar dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 93.000 euro

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.140 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 167.330 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.400 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 115.725 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 404.595 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 119.048 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 104.310 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 29.610 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 149.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.500 euro.

Gastuak, guztira: 404.468 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2105548