87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

2021eko otsailaren 23ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 9an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia bat interesdunen eskura dago Untzueko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://unzue.sedelectronica.es/transparency/ce70488e-65bd-42b6-8675-2498ff7aa9ef/

Untzuen, 2021eko apirilaren 1ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2105463