87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2021eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2021eko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Rocaforten, 2021eko apirilaren 2an.–Alkate kontzejuburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2105462