87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2105119