87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, banakako ebaluazio-araubideko dirulaguntzen deialdiarena, 2021ean eskola-jantokietan elikadurarako prestazio ekonomikoak emateko dirulaguntzak arautzeko

DDBN (Identif.): 556788.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/556788).

Gizarte-zerbitzuen arloko dirulaguntzak emanen dira, hau da, familia-unitateei eskola-jantokietan elikadurarako prestazio ekonomikoak, betiere deialdi honetako B.3) eta D) apartatuetan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badira.

Eskola-jantokietako elikadurarako prestazio ekonomikotzat jotzen dira “familientzako prestazio ekonomikoak” multzoaren barrenean sartzen direnak; beraz, prestazio horiei esleitutako baldintza profesionalak eta sozioekonomikoak bete beharko dituzte.

Iruñean, 2021eko apirilaren 9an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2105751