87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.
Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Kontzejuaren Herritarren Batzarrak, 2021eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedientea Kontzejuko Idazkaritzan, Traibuenasen baitago, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Murillo El Cuenden, 2021eko martxoaren 31n.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2105356