87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Administrazio-prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Milagroko Udalaren administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2105204