87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

2021erako karga-tasak eta tasak

Marañongo Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: 0,40.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: 0,52.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea: 1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Bigarrena.–Onestea sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta. Horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak, urriaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketaren ondotik (2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 6koa), haren bitartez aldatu baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

–Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %12koa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Marañonen, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L2105644