87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez, 6/1990 Foru Legean xedaturik dagoena betez:

–Hasiera batez onestea 2021eko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak, bai eta 2021eko plantilla organikoa ere.

–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta behin betiko onetsiko ditu. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Los Arcosen, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2105178