87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Los Arcosko herri-lurretako aprobetxamenduak (belarrak) arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Los Arcosen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2105176