87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2021eko 1. aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aurrekontu-aldaketaren espedientea, Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2021eko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2105398