87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean, hobarien kasuak ezarriz.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean egindako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko martxoaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2105285