87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalbatzako kideen ordainsariak alkatea ordezteagatik

Ablitasko Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalkideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearen arabera, eta kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Ikusirik zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73. eta 75. artikuluetan (11/99 Legeak aldatu baitzuen lege hori) eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatutakoa.

Azterturik Udal honen funtzionamendu ezaugarriak eta, bozketa eginda, honako hau erabaki da:

Alkatea ordezkatuz gero, hilean 1.150 euro gordineko ordainsaria ezartzea, %40ko dedikazio partzialagatik, 14 soldatatan, gehi Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota. Diru esleipen hori urtero igoko da Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen ordainsarien igoeraren arabera, arautegi bidez urtero onesten baita.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2021eko martxoaren 31n.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2105452