87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2020/20 gainbalioaren likidazioa.
Ordezko jakinarazpena

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazio honen jakinarazpena egiten saiaturik, lortu ez denez, ordezko jakinarazpenari ekin zaio iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat.

Subjektu pasiboa: NAN: 11.838.807-V.

Likidazio-zk.: 2020/20.

Zenbatekoa: 320,78 euro.

Ordaintzeko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hura iraganik, premiamendu bidez kobratuko da.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Fontellasen, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2105761