87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2021eko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, aurrekontua betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 15 egun baliodunean egonen dira ikusgai Udalaren Idazkaritzan, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 276. artikuluekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua, betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dira, eta bete eginen da bakoitzaren laburpena argitaratzeko izapidea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Agezan, 2021eko martxoaren 24an.–Alkatea, Alejandro Egea Landarech.

Iragarkiaren kodea: L2105554