87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ablitasko Udaleko alkateak, beherago ageri den egunean, bere eginkizunak eskuordetzeko ebazpen hau eman zuen:

Xedatzen da Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan ezen alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak espresuki beste baten esku utzi behar direla horretarako.

Kontuan izanik alkatea ez dela lanpostuan ariko.

Aipatutako legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea Carlos Bonel Soto alkateordea izatea nire ordez ariko dena, alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, kanpoan naizen bitartean, ezin izanen bainaiz nire eginkizunetan aritu aldi batean, 2021eko martxoaren 26tik nire postura itzultzen naizen arte.

2. Honako hau Carlos Bonel Sotori jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2021eko martxoaren 26an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2105225