87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Desoioko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko aldian ez bada erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Desoion, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ana Rosa Yániz Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2105236