87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-taulan behar den bezala argitaratzen da, hamabost egunean jendaurrean egoteko, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2021eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Corellan, 2021eko martxoaren 31n.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2105386