87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2021eko aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2021eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran:

1.º Hasiera batez onestea Beteluko 2021. urteko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

2.º Aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Betelun, 2021eko apirilaren 7an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2105574