87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, 2021eko prezio publikoetan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2021eko martxoaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoen aldaketa, 18 zenbakidun ordenantzako kultura jardueren eta bidaien kuotak eguneratzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Berriobeitin, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2105358