87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Etxebizitza sozialak esleitzeko irizpideak eta haien funtzionamendu eta erabilera arauak ezartzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2021eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2105135