87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa La Landa poligonoko bi lurzatitan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea La Landa poligonoko bi lurzatiren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari. Aldaketaren helburua da lurzati horiek ondare-ondasun bihurtzea, ondoren erabilera eta bide zortasuna eratzeko I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren alde.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 26an.

Jendaurreko epean ez denez alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu, Azagrako Udalak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki du behin betiko onestea kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente hori. Hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan.

Azagran, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2105264