87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDA

Akats zuzenketa 2021eko aurrekontuaren behin betiko onespenean

2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, Artiedako Kontzejuaren 2021. urterako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespena argitaratu zen. Onespenean akats materiala badela oharturik, honako aldaketa hau ematen da aditzera:

DIRU-SARRERAK:

V. kapituluan, 24.560,00 euro dioen tokian 31.060,00 euro behar du.

IX. kapituluan, 59.500,00 euro dioen tokian 53.000,00 euro behar du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Artiedan, 2021eko apirilaren 4an.–Kontzejuko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2105464