87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-O-419

Land Sea Marinas Ports SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Land Sea Marinas Ports SA.

–Xedea: plataforma puzgarri bat jartzea.

–Ur-ibilgua: Salado ibaia.

–Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da eremu bat balizatzea Allozko urtegian, Lerateko udalerrian, plataforma puzgarri bat paratzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, eta scdph-obras@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenen eskura.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2104631