87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2021eko martxoaren 26ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea, aintzat harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 200., 214., 216., 219. eta 227. artikuluen aldaketa, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak eragin zuena (2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen foru lege hori, abenduaren 31n).

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen da, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Batasunaren egoitza elektronikoan (http://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es).

Epe hori iraganda, inork ez badu alegaziorik aurkeztu, behin betikotzat hartuko da 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta horren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2021eko martxoaren 26an.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2105140