87. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldi ekonomikorako aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedaturik dagoenarekin.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan iragarkia jarrita. Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onesten da 2021eko aurrekontua. Hona hemen laburpena:

Diru-sarrerak, guztira: 3.284.597,53 euro.

Gastuak, guztira: 3.284.597,53 euro.

Zangozan, 2021eko martxoaren 26an.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2105482