86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa, AR4 Plan Partzialaren AE-8 eremuko lurzatietan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko otsailaren 9an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea Obanosko AR-4 Plan Partzialaren 5. eta 6. lurzatien xehetasun-azterketa. Lurzati horiek elkartu eta lurzati bakarra osatuko dute, Obanosko AR-4 Plan Partzialaren aldaketa puntualean aurreikusi bezala, izapidetzen ari baita, Javier Gorriz Morenok aurkeztuta Pacitesa Restauración SL ordezkatuz.

2.–Xehetasun-azterketa hau behin betiko onesteko, aldez aurretik behin betiko onetsi beharko da Obanosko AR4 Plan Partzialaren AE-8 eremuko lurzatien aldaketa puntuala (352/2020 espedientea), izapidetzen ari baita.

3.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik). Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

4.–Ahalmena ematea Alkatetza-Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Obanosen, 2021eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104625