86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

723/2021 EBAZPENA, 2021eko martxoaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Judit Pérez Moriones andrea eta Miren Andueza Osés andrea, oinarrizko lanpostuko kudeatzaile izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

Judit Pérez Moriones andrearen eta Miren Andueza Osés andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2021eko martxoaren 13an Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Judit Pérez Moriones andrea NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko kudeatzaile izateko, eta hari 535 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzako Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari atxikia.

Bigarrena.–Miren Andueza Osés andrea NUPeko funtzionario izendatzea, oinarrizko lanpostuko kudeatzaile izateko, eta hari 32 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzako Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari atxikia.

Hirugarrena.–Izendaturiko pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, interesdunei jakinaraz dakiela eta Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzari helaraz dakiola agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 29an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2105255