82. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38/2021 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez luzatzen baita 2021eko apirilaren 30era arte COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak eskatzeko epea sektore hauentzat: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, jarduera horiekin lotutako handizkako merkataritza, eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 18/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa), onetsi zen COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko laguntzen deialdia, sektore hauentzat: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, jarduera horiekin lotutako handizkako merkataritza, eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak.

Deialdiaren 6.1 oinarrian ezarri zen eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 15ean hasi eta apirilaren 14an amaituko zela.

Hala ere, ikusirik jaso diren eskabideen kopurua, eta deialdian badela aski aurrekontu-kreditu enpresa interesdun gehiago onartzeko iritzirik, egokia da aipatu laguntza eskatzeko epea luzatzea, 2021eko apirilaren 30era arte (egun hori barne).

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2021eko apirilaren 30era arte luzatzea COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak konpentsatzeko laguntzak eskatzeko epea, sektore hauentzat: turismoa, ostalaritza, gaueko aisialdia, jarduera horiekin lotutako handizkako merkataritza eta biltzarrak eta batzarrak antolatzeko zerbitzuak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 9an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2105757