27. ALDIZKARIA - 1998ko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

AR-4 banaketa eremuko plan partzialaren hasierako onespena, jendaurreko epea luzatzea

Obanosko Udalak, iazko azaroaren hogeian eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko ASetako AR-4 sektoreari dagokion plan partziala. Alegazioak aurkezteko epea 98-01-17an amaiturik, Udalak, 97-02-06an eginiko osoko bilkuran hartu zuen erabakiaren bidez, jendaurreko epea luzatu du beste hamabost lanegunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan dokumentazioa aztertu ahal izanen da udal idazkaritzan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Obanosen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko otsailaren bederatzian. Alkate udalburua, Cecilio Díez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: A9801175