8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Oinarriak, gidari-peoiak aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda egiteko, oposizio bidez

Kontuan izanik mankomunitateak ezinbesteko zerbitzu publiko bat ematen duela, eta, hortaz, presazkoa dela hutsik gelditzen diren gidari-peoiaren lanpostuak betetzea, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.d) artikuluan ezarritakoarekin, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak,

2020ko azaroaren 23ko ebazpenean, deialdi bat onetsi du hautaproben bidez era dadin izangaien zerrenda bat, gehienez ere 6 urteko indarraldia izanen duena, gero aldi baterako kontratazioak egiteko gidari-peoiaren lanpostuetan, zerrenda berrien deialdia egin arte mankomunitatean sortzen diren beharrak betetzeko, ondotik heldu denarekin bat,

OINARRIAK

1. Deialdi bat iragartzen da, oposizio bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, gidari-peoien postuak aldi baterako betetze aldera, baldin hutsik badaude hainbat arrazoirengatik.

2. Proba horiek gainditzen dituztenak izangaien zerrenda batean sartuko dira, gidari-peoien postuetarako kontratatuak izateko aldi baterako edo bitarte baterako, lortutako puntuazioen arabera.

3. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea, gutxienez ere.

b) Adinez nagusi izatea eta Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea.

c) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) C1 mailako gidabaimena edukitzea, lanbide gaikuntzako agiria indarrean izanik.

5. eta 9. oinarrietan ezarri bezala frogatuko da beharkizun horiek betetzen direla.

4. Deialdian parte hartzeko eskabideak Erriberagoieneko HHSen Mankomunitatearen bulegoan aurkeztuko dira, 15 egun balioduneko epearen barrenean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta ondoko hirugarren lanegunean, Mankomunitateak, eskabideekin batera eransten den dokumentazioa berrikusi ondoren, onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jarriko du Mankomunitateko iragarki oholean.

Behin-behinekoz onartu ez direnek aukera izanen dute erantsi ez dituzten agiriak aurkezteko bi laneguneko epean gehienez (nahitaezko agirien zuzenketa egiteko epea: behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta hurrengo bi lanegunak).

Epe hori iraganik, eta hurrengo bi lanegunen epean, Mankomunitateak onartutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko du, eta, agiri horren beraren bidez, jendaurrean adieraziko du hautaprobak egiteko tokia eta data.

Aipatutako epeak luzaezinak dira.

Hautaprobetarako deia ez da inola ere banaka eginen, kolektiboki baizik, aipatutako argitalpenen bidez.

Orobat, telefono bidezko informazioa emanen da, 948.713.179 zenbakiaren bidez, 9:00-14:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera, bai onartutakoen zerrendarako, bai proben egunetarako, betiere aipatutako epeen barnean.

5. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Behar bezala konpultsatutako kopiak, gutxienez ere eskola ziurtagiriarenak, edo, bestela, jatorrizko ziurtagiria.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua edo baliokidea, 3. oinarriko a) eta b) puntuetako beharkizunak betetzen direla frogatzeko.

c) C1 mailako gidabaimenaren eta indarreko lanbide gaikuntzako agiriaren kopia konpultsatua.

6. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Belen Cerdan León.

Ordezko epaimahaiburua: Pilar Orduña Oses.

1. mahaikidea: Jose María Palacios de Mier.

1. mahaikidearen ordezkoa: Mario Fabo Calero.

2. mahaikidea: Jose Mari Campo Pascual.

2. mahaikidearen ordezkoa: Francisco Cambra Prat.

3. mahaikidea: Langileek izendatutako ordezkaria.

3. mahaikidearen ordezkoa: langileen ordezkaria.

4. mahaikidea: M.ª Gracia Alcoya Carricas.

4. mahaikidearen ordezkoa: Gloria Olcoz Luis.

5. mahaikidea: Nerea Sáenz Herrero.

5. mahaikidearen ordezkoa: Nuria Autor Resano.

6. mahaikidea (idazkaria): Raquel Garcia Perez.

6. mahaikidearen ordezkoa: María Jesús Hernandez Luri.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

7. Honako proba hauek eginen dira hautaketa egiteko: proba psikoteknikoak, ezagutza orokorrei buruzko probak eta kamioia gidatzeko proba praktiko bat, hondakin biltzaileei egiten zaienen antzekoa.

f) Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, C1 mailako gidabaimena eta indarreko lanbide gaikuntzako agiria eraman beharko dituzte probetara.

8. Ariketa bakoitza honela baloratuko da:

a) Proba psikoteknikoa: proba honetan 30 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Gaitasuna neurtzeko test psikotekniko batzuk eginen dira proba honetan.

b) Ezagutza orokorreko testa, zenbakizko eta hitzezko arrazoitzeak izanen dituena. proba honetan 20 puntu eskuratzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

c) Proba praktikoa: proba honetan 40 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez, eta bazterturik geldituko dira gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Ibilbide bat eginen da Mankomunitateko herri bateko karriketan barna, hondakinak biltzeko ibilbidea balitz bezala, eta baloratuko da nolako gaitasuna izaten den hondakinak biltzeko ibilgailu baten antzekoa den ibilgailu bat erabiltzen.

d) Elkarrizketa pertsonala epaimahaiarekin, gai orokorrei buruzkoa eta lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa. Gehienez ere, 10 puntu. Ez da baztertzailea izanen.

Azkeneko emaitza hauxe izanen da: hautapen prozesuko fase bakoitzean lortutako puntuen batura. Azkeneko baturan berdinketarik izanez gero, proba praktikoan izandako puntuazio altuena aintzat hartuz ebatziko da. Berdinketak bere horretan segitzen badu, test psikoteknikoaren fasean puntu gehien lortu duenaren alde eginen da.

9. Hautatutako izangaien behin-behineko zerrenda Mankomunitateko iragarki oholean jarriko du epaimahaiak, puntuazio ordenaren arabera.

Horrela argitaratu eta biharamunetik 7 eguneko epean, aukeratutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Mankomunitatean:

a) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuan aritzea guztiz eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duena.

Aipatutako epean agiri horiek aurkezten ez dituztenek, salbu ezinbesteko kasuetan eta behar bezala justifikaturik, ez dira sartuko hautatutako izangaien zerrendan.

10. Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko buruaren ebazpenaren bidez, zeina Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko baita, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da.

11. Mankomunitateko gidari-peoi zerbitzuetan beharrik sortzen bada, behin betikoz onetsitako zerrendako izangaiei deitzen hasiko zaie.

Beharra sortzen den unean (baja, edo absentzia, lanpostua gordetzeko eskubidearekin, edo lanpostu huts berria) hautatutako izangaien zerrendan eskuragarri daudenen artean lehenbizikoari deituko zaio.

12. Behar den izangaiari deitu ondoren, baietz esanen du berehalakoan, eta orduan aldi baterako kontratatuko da, gidari-peoi lanposturako, kontratazioa ekarri duen egoerak iraun bitartean, edo plaza erregelamenduz bete arte.

Horretarako, izangaiek helbidea eta telefonoa aldatzen badute, behar den denboraz emanen diote horren berri Mankomunitateari.

Protokolo honen bidez eginen dira jakinarazpenak:

1. Telefono mugikorreko zenbakira deituko da.

2. Erantzunik ez bada, telefono finkora deituko da.

3. Erantzunik ez bada, emandako telefono mugikorreko zenbakira sms bat bidaliko da.

4. Egindako saiakera bakar bati ere ez bazaio erantzuten 30 minutu baino lehen, zerrendako hurrengoari deituko zaio, eta erantzun ez duena azkeneko postura igaroko da.

13. Deia egitean norbait ezin bada kontratatu aldi baterako ezintasun egoeran egoteagatik, edo amatasun bajan, edo odol bidezko edo ezkontza bidezko lehen mailako ahaide bat ospitaleratzeagatik, puntuen arabera dagokion postuari eutsiko dio zerrendan. Horren ondorioetarako, egoera hori frogatu beharko da, medikuaren ziurtagiriaren bidez, behar denean.

Orobat, zerrendako beren postuari eutsiko diote izangaiek baldin deia egiten zaienean Mankomunitatean berean ari badira lanean.

Gainerako kasuetan, deia egitean izangaiak onartzen ez badu, hautatutakoen zerrendako azkeneko postura igaroko da, eta hurrengo izangaiari deituko zaio, lortutako puntuen ordenaren arabera.

14. Kontratatzen diren izangaiek behar diren ordainsariak jasoko dituzte, plantilla organikoan ezarritakoaren arabera lanpostuari dagozkionak.

Kontratatuak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta hartuko dute, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.

15. Kontratua indarrean den bitartean justifikatuki uko eginez gero, uko egileak duen puntuazioaren arabera dagokion tokia hartuko du zerrendan.

Uko egiten den gainerako kasuetan, une horretan zerrendako lehenbiziko tokian dagoen izangaiari deituko zaio, eta uko egileari baja emanen zaio hautatutakoen zerrendan.

16. Deialdi honek ezarritako arauen aplikazioa edo interpretazioa dela-eta izan daitezkeen zalantzak edo gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu.

17. Deialdi honen babespean egiten diren lan kontratuek probaldi bat izanen dute, Langileen Estatutuarekin bat.

Halaber, egiten diren kontratuen indarraldian langilea kanporatzen bada indarreko lan-araudian ezarritako arrazoiengatik, automatikoki baja emanen zaio zerrendan.

18. Deialdi honen, oinarrien edo egintzen aurka, aukeran, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Mankomunitateko Burutzari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazten denetik aitzina.

Azkoienen, 2020ko azaroaren 23an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2016341