8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

1/2020 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Kintoko Mankomunitateak, 2020ko abenduaren 31an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehenengo aldaketa 2020ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995eko Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erron, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2100063