8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1516. lurzatian. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1516. lurzatian, Carburantes San Miguel SL-k sustatua. Hiri-lurzoru finkatua da, eta San Miguel poligonoan dago.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2100030