8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

UE-24 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2020ko uztailaren 14an emandako 162/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Valtierrako Udal Planeko UE-24 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Beatriz Santafé Rodrigok eta Santafé Martinena senideek sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egon zen 20 egunez, hasierako onespenari buruzko iragarkia 2020ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23kan, argitaratu zenetik hasita, azter zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Udalbatzak 2020ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zen behin betiko onestea UE-24 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Valtierrako Udal Planeko lurzoru urbanizagarrian.

Beraz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatua bete beharrez.

Valtierran, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2100026