8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

UO-27 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko abenduaren 28ko 216/2020 Ebazpenaren bidez, udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea Uharte-Arakilgo UO-27 unitatean, 1. poligonoko 35. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jartzea hogei egunean alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatzen zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko tramitean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste tramiterik gabe.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte-Arakilen, 2020ko abenduren 29an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2016274