8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 150. lurzatian. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udaleko alkateak, abenduaren 30eko 59/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Metautengo 150. lurzatiko xehetasun-azterketa, Natalia Errazkin Ronkalek eta Carlos Gregorio Lana Vegak sustatu dutena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Metautenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2016345