8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2020. urteko 6. eta 7. Aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 6. eta 7. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100072