8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2021eko aurrekontua.
Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udalaren eta Anikote Leitza SL merkataritza sozietatearen 2021. urteko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100070