8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Ordenantza fiskala, betearazpen subsidiarioen aginduak
eta aurri-egoeraren deklarazio espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2020ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskala, betearazpen subsidiarioen aginduak eta aurri-egoeraren deklarazio espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larraun, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2016094