8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 99. hiri-jarduketarako plan berezia, Lurdes Perurena Ayoroak eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iturenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2100018