8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 99. lurzatiko hirigintza hitzarmena, Lurdes Perurena Ayoroak eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak nahiz alegazioak aurkez ditzaten.

Iturenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2100016