8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Urbanizazio proiektua 2. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 99. lurzatiaren urbanizazio proiektua, Lurdes Perurena Ayoroak eta Felix Remirez Hoyosek sustatua.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Iturenen, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2100015