8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Herri-ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa
(2. poligonoko 226. lurzatia). Hasierako onespena

Igantziko Udalaren Osoko Bilkurak, 2019ko urriaren 6an egindako ohiko bilkuran, 2. poligonoko 226. herri-lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen, jabari publikoko ondasun gisa kalifikatua izan dadin parking bat egin ahal izateko.

Ondorioz, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hilabete batez Udal Idazkaritzan, jendaurreko orduetan.

Jendaurreko informazioaren izapidean erreklamaziorik egiten ez bada, kalifikazio aldaketa behin betiko onartutzat joko da, eta ondasun hori jabari publikoko ondasun gisa kalifikatuko da.

Igantzin, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2015592