8. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Aldaketa Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko
ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Galipentzuko Udalak, 2021eko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko Galipentzuko ordenantza orokorrean.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Galipentzun, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

Iragarkiaren kodea: L2100033